SEGURTASUNA AUTOAN

Osteguna, 2007 Azaroa 8

Azken egunetan, eskola-kiroletan hasi berriak garenez, guraso batzuk galdetu digute trafiko araudiari buruz. Joan den irailean eskegi genuen agiri hau berritu egin dugu, eskura izan dezazuen.

2006-2007 ikasturtean, segurtasunarekin lotutako hainbat lan edo proiektu landu genuen. Bildu genuen informazioa etxeetara bidali genizuen, baina orain denen eskura jarri nahi izan dugu.

Jarraian ikusiko duzuen informazio orritxoan (irudian klikatu handiagoa ikusteko), adin gabeek autoan eserita nola joan behar duten zehazten digu.

Arautegia Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailaren Trafiko Zuzendaritzak banatu zigun eta, bere baimenarekin, hemen edukiko dugu balio duen bitartean.

BIDEGORRIA BERRI

Astelehena, 2007 Iraila 24

Aurreratzen ari dira Tolosarekin lotuko gaituen bidegorriaren lanetan. Hasi aurretik, 2008rako bukatuko zutela iragarri zuten eta, itxuraz, garaiz bukatuko dute. Eskolako kideek, guraso, ikasle edo irakasleek badaukagu garraio bide horri etekina ateratzeko asmoa, eta horretarako, 2007-2008 ikasturterako irtenaldi batzuk prestatu nahi ditugu. Hasteko, azaroaren 3an bizikleta festa ospatuko dugu herriko plazan. Langaurre Txirrindulari Elkarteko kideen laguntzarekin bizikletaz ibilalditxoa egin eta jarraian jolasak burutuko ditugu. Bide hori geurea egin behar dugu, txirrindulariz eta oinezkoez bete behar dugu!

Bitartean badaukagu lanean hasterik, bizikletaz seguru nola ibili prestatzen hasiz. Jarraian dauden estekak jarraitzen badituzue, www.gipuzkoabizikletaz.net orrialdean aurkituko dituzuen aholkuak irakurri ahalko dituzue.
http://www.gipuzkoabizikletaz.net/ninos_eu/edu_pa_ninos_eu.php

http://www.gipuzkoabizikletaz.net/ninos_eu/edu_pa_padres_eu.php

Baliteke zuek ere beste web gune bat aurkitu izana eta gurekin konpartitzeko asmoa izatea. Horretarako, “Post hau, honako kategorian dago: SEGURTASUNA | (0) Erantzun” -en gainean sakatzen baduzu zure informazioa sartzeko bidea izango duzu.

Jasotako erantzuna:

Bidegorri sareari buruzko informazio interesgarria orrialde hauetan aurki dezakezue:
GIPUZKOAKO INGURUMENAREN ATARIA

GIPUZKOAKO BIZIKLETA BIDEEN LIBURUA

ESKOLAKO AGENDA 21 ZABALTZEN aldizkarian bizikletan eskolara joaten bultzatzeko hainbat idazki agertzen da.

SEGURTASUNA LEHEN SOROSPENAK

Asteartea, 2007 Iraila 18


2006-2007 ikasturtean, lehen sorospenei buruzko informazioa zuekin konpartitu genuen. Eusko Jaurlaritzatik jasotako informazio orria etxeetara bidali genizuen, egoera larri batzuetan nola erantzun behar dugun jakiteko.

Informazio horrek ez du gaurkotasunik galtzen eta bertan agertzen diren aholkuak betirako balio dute. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzari baimena eskatu diogu zuek eskura izan dezazuen, eta kontrakorik izan ezean txoko eskura izango duzue.

Lehen sorospenak

SEGURTASUNA URETAN

Asteartea, 2007 Iraila 18

Urtero Lehen Hezkuntzako 1.mailatik 4.maila bitarteko ikasleak Tolosako Usabal igerilekura igeri egiten ikasteko ikastaroa egiten dute.
Aurten ere, gurasoek ordainduko duten kuotarekin, Alegiako Udalaren laguntzarekin eta Foru Aldunditik jasotzen dugun diru laguntzarekin, bestetan bezala joateko asmoa badugu. Gure helburua, ikastetxetik pasatzen diren ikasle guztiek igeri egiten jakitea da, beldurrik gabe edozein igerileku, hondartza edo ibaietan (garbiak mantentzen ditugunean) sartzeko ahalmena izan dezaten.
Ohar honetan, Foru Aldunditik jaso genuen triptikoaren irudia azter dezakezue, geroago sustorik izan ez dezagun.
Segurtasuna uretan

ZIRKULAZIO ARAUDI OROKORRA ARAUTZEN DUEN DEKRETUA

Ostirala, 2006 Azaroa 17

2006KO IRAILAREN 6TIK INDARREAN DAGOENAGai hau arautzen duen Errege Dekretua osorik aurki daiteke ondoko web orrian: www.boe.es

(BOE, 212. zenbakia, 2006ko irailaren 5ean, asteartea, argitaratua)

Honela idatzita geratu da 117. artikulua:

Pertsona jakin batzuek, beren neurri eta pisuaren arabera, segurtasun-uhalak eta besteko homologatutako lotzeko sistemak erabiltzeko, bederatzi eserlekutik gorako ibilgailuetan izan ezik, gidaria barne, ondoko aginduak bete behar dira:

a) Ibilgailuko aurreko eserlekuei dagokienez:

Debekatua dago ibilgailuko aurreko eserlekuetan hamabi urtetik beherakoekin bidaiatzea, horretarako xedatutako homologatutako gailuak erabili ezean. Salbuespenez, beren garaiera 135 zentimetrokoa edo handiagoa denean, hamabi urtetik beherakoek gailu gisa aurreko eserlekuetako helduentzako segurtasun-uhalak erabili ditzakete.

b) Ibilgailuko atzeko eserlekuei dagokienez:
1. Pertsona batek 135 zentimetro baino gutxiago neurtzen badu derrigorrez bere neurri eta pisura egokitutako homologatutako lotzeko gailu bat erabili behar du.

 2. Pertsona batek 135 zentimetro edo gehiago neurtzen badu eta 150 zentimetroko garaiera gainditzen ez badu, bere neurri eta pisura egokitutako homologatutako lotzeko gailua edo helduentzako segurtasun-uhala erabili ahal izango du.

c) Haurrek ezin dute atzerantz doan aurrez arreko airbag-arekin babestutako eserleku batean kokatutako lotzeko gailua erabili, airbag hori desaktibatu ezean. Baldintza hori bete behar da, era berean, airbag hori era egokian automatikoki desaktibatu denean ere.
Hiru urtetik beherako bidaiariek, 135 zentimetroko garaierara iristen ez direnek, bederatzi eserlekutik gorako ibilgailuetan, gidariarena barne, kokatutako segurtasun-uhalak edo bestelako homologatutako lotzeko sistemak erabili behar dituzte, beren neurri eta pisurako egokiak badira.
Ibilgailuak segurtasun-uhalak kokatuta ez baditu, ibilgailuak arautzen dituzten arauetan xedatutakoaren arabera hala izatea derrigorrezkoa denean, egintza hori urraketa oso larritzat joko da aipatu testuaren 65.5.l) artikuluan aurreikusitakoaren arabera, araudi honen bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren kalterako izan gabe.Hala ere, 117. artikuluan xedatutakoaz gain, adierazi behar da segurtasun-uhalik edo bestelako homologatutako lotzeko sistemarik gabe bidaiatu dezaketela:
Taxi-gidariek, lanean ari direnean. Halaber, hiri barruan dabiltzanean, 135 zentimetrotik beherako pertsonak eraman ahalko dituzte bere neurri eta pisura egokitutako homologatutako gailurik erabili gabe, beti ere atzealdeko eserlekuan badoaz.

EXTRACTO DEL REAL DECRETO 965/2006, DE 1 DE SEPTIEMBRE, POR EL QUE SE MODIFICA EL REGLAMENTO GENERAL DE CIRCULACIÓN,

EN VIGOR DESDE EL 6 DE SEPTIEMBRE DE 2006
El Real Decreto que regula el presente tema se puede encontrar en su integridad en la web: www.boe.es (BOE número 212, publicado el martes, 5 de septiembre de 2006)
El artículo 117 queda redactado de la siguiente manera:
La utilización de los cinturones de seguridad y otros sistemas de retención homologados por determinadas personas en función de su talla y edad, excepto en los vehículos de más de nueve plazas, incluido el conductor, se ajustará a las siguientes prescripciones:
a) Respecto de los asientos delanteros del vehículo:
Queda prohibido circular con menores de doce años situados en los asientos delanteros del vehículo, salvo que utilicen dispositivos homologados al efecto. Excepcionalmente, cuando su estatura sea igual o superior a 135 centímetros, los menores de doce años podrán utilizar como tal dispositivo el propio cinturón de seguridad para adultos de que estén dotados los asientos delanteros.
b) Respecto de los asientos traseros del vehículo:
1.º Las personas cuya estatura no alcance los 135 centímetros, deberán utilizar obligatoriamente un dispositivo de retención homologado adaptado a su talla y a su peso.
2.º Las personas cuya estatura sea igual o superior a 135 centímetros y no supere los 150 centímetros, podrán utilizar indistintamente un dispositivo de retención homologado adaptado a su talla y a su peso o el cinturón de seguridad para adultos.
c) Los niños no podrán utilizar un dispositivo de retención orientado hacia atrás instalado en un asiento del pasajero protegido con un airbag frontal, a menos que haya sido desactivado, condición que se cumplirá también en el caso de que dicho airbag se haya desactivado adecuadamente de forma automática.
Los pasajeros de más de tres años de edad cuya estatura no alcance los 135 centímetros, deberán utilizar los cinturones de seguridad u otros sistemas de retención homologados instalados en los vehículos de más de nueve plazas, incluido el conductor, siempre que sean adecuados a su talla y peso.
El hecho de no llevar instalado el vehículo los cinturones de seguridad cuando sea obligatorio de acuerdo con lo dispuesto en las normas reguladoras de los vehículos, tendrá la consideración de infracción muy grave conforme se prevé en el artículo 65.5.l) del texto articulado, sin perjuicio de lo establecido en la disposición adicional segunda de este reglamento.
No obstante lo dispuesto en el artículo 117, podrán circular sin los cinturones u otros sistemas de retención homologados:
Los conductores de taxis cuando estén de servicio. Asimismo, cuando circulen en tráfico urbano o áreas urbanas de grandes ciudades, podrán transportar a personas cuya estatura no alcance los 135 centímetros sin utilizar un dispositivo de retención homologado adaptado a su talla y a su peso, siempre que ocupen un asiento trasero.

 

 







Alegiako Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza Eskola
Aralar bidez z/g 20260 ALEGIA Gipuzkoa (EH)
Telefonoa eta Faxa: 943.65.32.37
emaila: alegiakoeskola(a bildua)gmail.com