ESKOLA KIROLAK-ORDUTEGIA
Osteguna, 2007 Iraila 20
Ikasleen artean, badaude zalantzak gaur egun balio duen ordutegiaz, zuzendutako bigarrena bidali baikenuen.
Honek, itxuraz, ezbaiak sortu ditu. Hona hemen azkena, ahal izan diren zuzenketak eginda.

Ikasleen artean, badaude zalantzak gaur egun balio duen ordutegiaz, zuzendutako bigarrena bidali baikenuen.
Honek, itxuraz, ezbaiak sortu ditu. Hona hemen azkena, ahal izan diren zuzenketak eginda.
Azken urteetan, gure ikastetxean Ullibarri Hizkuntza Normalkuntzarako programan parte hartu du. “Ikastetxeak konpromisoak hartu ditu hizkuntza normalkuntza garatzeko: batzordea eratu du; hizkuntza normalkuntza bideratzeko proiektua prestatu; euskararen erabilera indartzeko neurri zehatzak hartu eta aplikatu, eta ikastaro mintegietan parte hartu behar du. Horiez gain, eskualdeko beste ikastetxeekin koordinatu behar da. ”
Gainera, programako arduradunengandik laguntza eta interesgarria deritzogun materiala jasotzen dugu. Zuekin konpartitu nahian, gurasoei irakasleekin harremanetan jartzerakoan lagunduko dieten ohar eredu batzuk jarri ditugu.
2007-2008rako eskola egutegiaren kopia bat denek jaso zenuten uda baino lehen. Gaurtik aurrera hemen izango duzue eskura ikusi nahi duzuenerako.
Horretarako sakatu jarraian agertzen den loturan: Eskola egutegia
Gainera, eskolako agenda ere martxan jarri nahi dugu, ikasleekin burutuko ditugun jarduera eta irtenaldiekin, Gurasoen Elkartearen bilera egunak eta interesgarri suertatu daitekeen edozein informazio. Ahal eginduko gara, baina ez da erraza, informazio asko sortzen baita eskolaren inguruan. Bertan sarteko, bilatu blog gunearen eskuineko zutabean EGUNKARIA hitza eta arakatu.

Datorren astelehenetik aurrera Eusko Jaurlaritzak ikasteko eskaintzen dituen diru laguntzak eskatu ahal izango ditugu. Horretarako eskolako idazkaritzara etorri eta Jokin edo Estherrez galdetu. Beka hauek onartu ahal izateko ezarritako baldintzak guraso guztiei banatutako ohartxoan azaldu genizkizuen.
Zalantzarik baduzue zuei laguntzeko prest gaituzue. Zuzeneko informazioa nahi baduzue, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria kontsultatu dezakezu, unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-laguntzetarako 2007-2008 ikasturteko AGINDUA irakurriz. Horretarako sakatu jarraian datorren loturan.
Hezkuntza Sailak bekei buruzko informazioa zabaltzeko asmoarekin triptiko bat argitaratu du. Ikusi nahi baduzu jarraitu hurreng0 lotura:
2007ko Irailaren 10etik aurrera zabaldu da berriro jantokiko zerbitzua; beraz, nahi baduzue zuen seme-alabak urte osorako joan daitezen, eman izena datorren ostiralerako, irailak 14.
Mahaikide berrien izen ematea: bete ezazu ohar honekin batera jaso duzun fitxa, eta bidali ikastetxera.
PREZIOA
Ohiko bazkaltiarra: 58,48 euro hilean.
Garraiorako eskubidearekin: 40,90 euro hilean.
Egun bateko erabiltzaileak: 3,80 euro.
OHARRA: egun bateko plazak, beharra duten kideentzako erreserbatzen dira, beti ere bezperatik izen ematea eta ordainketa egina badago. Sortzen zaizkizuen zalantzak jantokiko arduradunari azaldu.
A partir del día 10 de septiembre se ha puesto en marcha el comedor escolar; por lo tanto, si deseáis apuntar a vuestro hijo por primera vez, rellenad la ficha que os enviamos y devolvedla al colegio antes del próximo viernes, 14 de septiembre.
Precio
Comensal habitual: 58,48 euros/mes.
Comensal con derecho a transporte: 40,90 euros/mes.
Usuarios de un día: 3,80 euros/día.
NOTA: Las plazas para un día se reservan para casos de necesidad, siempre y cuando la reserva y el pago se haga de víspera. Ante cualquier duda no dudéis en acudir al encargado del comedor.
..…………………………………………………………………………………………. nire seme-alaba ikastetxeko jantokian geldituko da bazkaltzen irailetik/urritik (ezabatu ez dagokiona) aurrera 2007-2008 ikasturte osoan.
Mi hij@ ……………………………………………………………………………… se quedará en el comedor escolar durante todo el curso 2007-2008 a partir de septiembre/octubre (tachar lo que no proceda).

Mahaikideek, mailaren arabera (ohikoak, garraiatuak, ez ohikoak, gainerakoak), jantoki zerbitzua erabiltzen hasten direnetik kuota bera ordainduko dute hilero ikasturte osoan.
Eusko Jaurlaritzak aurtengo kurtsorako ezarritako kuotak honako hauek dira:
Ohiko bazkaltiarra: 58,48 euro hilean.
Garraiorako eskubidearekin: 40,90 euro hilean.
Egun bateko erabiltzaileak: 3,80 euro.
•Hezkuntza Sailaren aginduz, kuotaren zati bat bakarrik egoera honetan deskontatuko da:
- Jantokira gutxienez jarraian bi astetan ez joatea eta abisua gutxienez 48 ordu lehenago egitea.
•Irailean eta ekainean, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek 13:00etan bazkalduko dute, eta zaintzaileekin 14:30era arte egon ahal izango dira.
•Hileko kuota banku helbideratzearen bidez egingo da hilaren bukaeran. Bekadunen kuota Eusko Jaurlaritzak emandako diru laguntzatik jasoko du eskolak zuzenean, beraz, bekadunek ez dute kuotarik ordainduko.
•Urritik maiatzera Haur Hezkuntzako ikasleek 12:30ean bazkalduko dute eta Lehen Hezkuntzakoek 12:50ean.
•Ikasle guztiek hortzak garbitzeko pasta eta zepiloa ekarriko dute, zintzilikatu ahal izango den poltsa batean (pertxeroan jartzeko).
•Haur Hezkuntzako ikasleek, batez ere eskolatik banatzen diren ohartxoak etxera eramateko, motxilatxo bat ekarriko dute.
•Egunerokoa ganoraz bazkaltzen ez duten ikasleek ohartxo bat eramango dute, zein plater ez duten jan adieraziz. Ondo jaten dutenek ez dute oharrik eramango. Gainera, ohartxo horretan gertaera berezirik izan bada idatziz azalduko zaizue
•Haur Hezkuntza, LH 1 eta LH 2 mailako mahaikideek bereziki jangelarako izango den amantala ekarriko dute, ahal den neurrian arropak babesteko.
•Aurreko urteetan bezala, bazkaldu ondoren, ikastetxeko zenbait toki erabili ahal izango dute bazkalkideek eguraldi txarra egiten duenean: psikomotrizitate gela (haur hezkuntza) eta musika gela (lehen hezkuntza).
•Elikagaiez eta bestelako osagaiez hornituko gaituen enpresa Auzo Lagun izango da eta bazkaria ikastetxeko sukaldariek prestatuko dute.
•Jangelari buruz edonolako zalantzarik edo arazorik izanez gero, etor zaitezte ikastetxera edo telefonoz deitu jangelako arduradunaz galdetuz: Jokin Arregi. (943653237)
2007ko udan ikastetxeko jantokia eta sukaldea berritzeko lanen ondorioz ezin da oraingoz sukaldea erabili. Horregatik, sukaldea martxan jarri bitartean, AUZO LAGUN enpresak ikastetxetik kanpo prestatutako bazkaria ekarriko digu. Egoera normaltzen denean ohar baten bitartez abisatuko dizuegu.
IRTEERAK ETA EGUN BEREZIAK: 2. HIRUHILABETEA 2006-07. IKASTURTEA
EKINTZA |
HARTZAILEA |
DATA |
|
Baratza: ostiralero
|
HH4-HH5-LH |
Urtarrilaren 8tik Martxoaren 30 arte |
|
Piszina |
LH3-LH4 |
Urtarrilaren 8tik Otsailaren 2 arte |
|
Sahara Bizi: hitzaldia (kulturetxean) |
HH4-HH5-LH |
Urtarrilaren 15an, 11:30tan |
|
Bide Hezkuntza |
LH5-LH6 |
Urtarrilaren 16an, 17an eta 19an |
|
Pake eguna |
Ikasle guztiak |
Urtarrilaren |
|
Leidor: MOZART TXAKURRA |
LH1-LH2-LH3 |
Urtarrilaren 24ean |
|
Ikas pilota |
LH6 |
Urtarrilaren 31an |
|
Sta Ageda bezpera |
Ikasle guztiak |
Otsailaren 2an |
|
ESGRIMA |
LH5 LH6 |
Otsailaren 9an |
|
TXINTXARRI TXIKI abesbatzaren emanaldia |
HH3-HH4-HH5-LH |
Otsailaren 14an, 11:45tan |
|
Zinea eskolan: AUZOKO ANIMALIAK (kulturetxean) |
HH-LH1.z-LH2.z |
Otsailaren 15an, 10:00tan |
|
ECUADOR |
HH3-HH4-HH5-LH |
Otsailean |
|
Idazleak eskolan: ZUBELDIA, Iñaki |
LH5-LH6 |
Otsailaren 23an |
|
EZINDUEN EGUNA |
IKASLE GUZTIAK |
Martxoaren 6an |
|
Aterpetxea: ETXARRI LARRAUN |
LH5-LH6 |
Martxoaren 7tik 9ra |
|
Zuloaga txiki: Ingurugiro eskola |
LH1-LH2 |
Martxoaren 9an |
|
ORKESTA SINFONIKOA (autobusa) |
LH3-LH4-LH5-LH6 |
Martxoaren 12an |
|
ZUHAITZ EGUNA |
IKASLE GUZTIAK |
Martxoaren 16an |
|
Txuri urdin |
LH3-LH4 |
Martxoaren 23an |
|
URUGUAY |
HH3-HH4-HH5-LH |
Martxoan |
|
AEROBIKA |
LH5 LH6 |
Martxoan: 16/23 Martxoan: 14/21 |
Gabonetako oporrak bukatu eta, 3. eta 4. mailako ikasleak hasiko dira Tolosako Usabal udal igerilekuan igerian ikasteko ikastaroan. Urtarrilaren 8an hasi eta lau astean jardungo dira igerian ikasten. Autobusez egingo dute joan-etorria.
Jardueraren prezioa: ikasle bakoitzarengatik, gurasoek 30,50 € ordainduko dute. Udal bakoitzak beste hainbeste jarriko du udalerriko ikasleko.
| EKINTZA | HELBURUA | HARTZAILEA | DATA |
| Zinemaldia ROBOTS filmea |
Zinema mundua ezagutu eta apreziatzea | LHko ikasleak | Irailaren 22an |
| Mendi irteera: *Langaurre *Basagain (Anoeta) |
Mendizaletasuna suspertzea eta harremanak sendotzea | *LH1-LH2-LH3-LH4 *LH5-LH6 |
Irailaren 27an. |
| NARBARTEn egonaldia | BARRIOLA sariaz gozatzea | LH4 | Urriaren 2tik 5era |
| AQUARIUM, ITSAS MUSEOA, MIRAMON |
Zatoz Donostiara | LH3-LH4 | Urriaren 27an |
| Herri kirolak | Euskal tradizioko kirolak ezagutzea | LH3-LH4-LH5-LH6 |
Azaroaren 14an |
| SORGIN BAT ETXEAN filmea | Zineaz gozatzea | LH4-LH5-LH6 | Azaroaren 16an |
| Haurren eskubideen eguna | Haurrek dituzten eskubideak zeintzuk diren gogoratzea | Eskola osoa | Azaroaren 20an |
| Piszina | Igeriketa ikastaroa | LH1-LH2 | Azaroaren 20tik- Abenduaren 20ra |
| Ikas pilota | Pilotan aritzea | LH5 | Azaroaren 24an |
| Txotxongilo emanaldia | Txotxongilo mundura hurbiltzea | LH3-LH4-LH5-LH6 | Abenduaren 1ean |
| Euskararen eguna | Haurrak ikas zazue…. kanta elkarrekin abestea | Eskola osoa | Abenduaren 4an |
Eta, gogoratu, Eguberritako garaian gaudenez, Abenduaren 24an goizeko 11tan, denok bilduko garela Alegiako kaleak gure kantuekin alaitzeko.
Nosotros desde la escuela queremos recordar al Olentzero y a los Reyes Magos que llenen sus sacos y baúles de libros que hagan a l@s niñ@s soñar aventuras, de juegos que les diviertan y les ayuden a compartir muchos momentos con los aitatxos, amatxos, herman@s y amig@s porque, ¡Qué mejor regalo que disfrutar de estos días jugando con nuestr@s hij@s ¡
URTE BERRI ON !
Duela 20 urte eskola kiroletan parte hartu zuen norbaitek eskatu digu garai hartako argazkiak gure blogean eskegitzeko. Ez dauzkagu askoz gehiago, baina dauzkagunak sartuko ditugu. Momentuz, 1985-1986 ikasturteko kirol taldeen argazkiak jarri ditugu jarraian agertzen den helbidean.
1986-1987 ikasturtean kadete mailako boleibol talde federatu bat ere atera genuen, Alegia Kirol Elkartea izenarekin. Azken bi argazkiak dira maila honi dagozkionak.
Azken asteburuan ateratako kirol taldeen eta Artikutzako irtenaldiko argazkiak daude ikusgai. Daudenak ikusi nahi badituzu, sartu Argazkien txokoan eta ondo pasa.
Azaroaren 2an hasi, eta Alegiako Kultur Batzordeak antolatuta AZAROA KULTURALA programaren barruan hainbat ekitaldi burutuko da Alegiako Kultur Etxean. Gure ikasle guztiek egitaraua etxera eraman dute ikasgelan aztertuz beren adinerako interesgarri suertatu litezkeen jarduerak aipatu ondoren: argazki erakusketa, mendi irteera, onddoei buruzko haurrei zuzendutako hitzaldia, bizikletaz irtenaldia, txotxongiloa, pailazoak, Dantzari Txiki eguna, Loatzo eguna eta ipuin kontaketa.
Eskolatik kulturarekin lotutako ekimenak bultzatu behar ditugula uste dugu, eta honetan, bultzatu nahi zaituztegu zuen seme-alabekin jarduera guztietan parte har dezazuen.
Gaurtik aurrera, ikasleek burututako lanak http://alegiakoikasle.blogsome.com/ helbidean izango dituzu eskura. Orri honetan ere, eskuineko sutabean agertzen den zerrendatik Alegiako Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleen lanak aukeratuz.