BARATZA MARTXAN
Igandea, 2007 Azaroa 11
Ikasturtearen hasieran baratzarekin nola hasi lanean ez bagenekien, joan den ostegunean eskolako ikasleek lehen barazkian aldatu zituzten. Orrialde honetan Alexek eta Marwanek ateratako argazkiak ikusteko esteka daukazue. Iñaki eta Eider irakasleek eta Txarlik, Eñaut eta Amaiurren aitak, lan bikaina egin dute eskola baratza martxan jartzeko.
Gainera, beste asmo bat ere badaukagu: konposta egitea. Horretarako beste guraso bat(zu)en laguntza ere izango dugu. Momentuz, Foru Aldundiak argitaratutako liburuxkaren kopia bat zitzilikatu dugu gure blogean, zuek ikusi eta ikasi nahi baduzue.
Foru Aldundiak daukan eredua, honako hau PDF formatoan, jarraitu esteka honi eta zabalduko zaizun orrialdean, abiatu Konpostajearen_eskuliburua.pdf lotura.














