Guraso Elkarteko 2009ko Irailaren 17ko bileraren akta-txostena

Igandea, 2009 Iraila 20

2009-2010 ikasturteko guraso elkartearen lehen bileran jorratutako gaiak hauek dituzue.

1. Ikasturte hasierako ebazpena: kopia bat IGErentzat.
2. 2009-2010 ikasturtea: 198 ikasle eta 19,5 irakasle.
Bakartxoren baja.
Idazkari “berria”: Esther irigoien Olano
3. Udan egindako berrikuntzak: Jantokiko atea.
Haur hezkuntzako gelak.
Liburutegia.
4. Plangintza ataleko arduradunen bisita: irailaren 22an, 09:30ean, Nekane Agirre plangintza ataleko burua eta sail bereko beste bi teknikari etorriko dira ikastetxeko instalazioak ikustera.
5. A gripea: Ikasleei banatutako oharra.
Jasotako irizpideak.
6. Haur txokoa: Irailaren 8tik aurrera zerbitzua eskaintzen da.
7. Loatzo Musika eskola: Jada klaseak ematen hasi dira.
8. Elkarbizitza batzordea: AJA berritzeko batzordea.
9. “Ahozkotasuna” bertsogintza lantzeko proiektoa: LH4, LH5 eta LH6 mailatan burutuko da. Bi astean behin saio bana maila bakoitzean (Asteazkenetan). Hurrengo astean, tutoreak bere gelan landuko du proposatutakoa.
10. Eskola 2.0 programa: LH5 mailan abiatuko da. Ikasle bakoitzak, ordenadore eramangarri bat izango du gelan. Gelan, arbela digitala eta proiektorea. Irakasleentzako prestakuntza berezia, astean bi ordu Lasarteko berritzegunean.
11. 2008-2009 ikasturteko memoria. Ale bat IGEri emana.
12. 2009-2010 ikasturteko plana: IGEren helburuak finkatu
13. Jantokia: Martxan jarri da. 206 ikaslek erabiliko dute zerbitzua.
14. Eskolako baratza: 2009-2010 ikasturterako aukerak aztertu.

Guraso Elkarteko ekaineko bileraren akta-txostena

Ostirala, 2008 Ekaina 6

2008ko ekainaren 4ean izandako Guraso Elkartearen bileran ondorengo gaiak landu eta erabakiak hartu zituen:
1. 2008-2009 ikasturterako eskola egutegia onartu da.
2. Instalazioak erabiltzeko arautzen duen dekretu berriaren berri izan genuen.
3. Haur txokoa: oraingoz lau gurasok eman dute seme-alaben izena. Gaia aurkezteko eta dirulaguntza eskatzeko udal ordezkariekin bilera egiteko eskaera bideratuko du IGEk. Bide batez, eraikinen segurtasun sistemaren beharra eta konponketei buruz hitzegitea ere komeniko litzateke.
4. Testu liburuak: Eusko jaurlaritzak oraindik ez du 2008-2009 ikasturterako testu liburuak erosteko arautuko duen ebazpenik argitaratu. Iaz erabilitako formula nahiko aproposa izan zen irakasle taldearentzat, beraz, aurten ere horrela jarraitzea proposatzen dugu.
5. Hustutze plana: Larrialdietako simulñakroa burtu gebuen maiatzaren 28an, Eusko jaurlaritzako lan arriskuen prebentziorako teknikariaren partaidetzarekin.
6. Jantokiko araudia: Irakasle taldearen proposamena: araudiaren 6. puntuari “Neurriari dagokionez, jantokiko arduraduna malgutasunez jokatzen saiatuko da” eranstea.
7. Ikasturte amaierako festa: Egitaraua:
- 16:00 Ikasleen emanaldia frontoian. Musika aparailua eskatu diogu udalari.
- 18:00 Merienda eskolako jolastokian
- 19:00 Joko malabarren tailerra eskolako jolastokian.
- 20:00 Afari-merienda herriko plazan. Bakoitzak berea ekarriko du.

8. Eskola mapa: Beste ikastetxe batzuetara heldu da dagokien proposamena. Guk ez dugu berririk izan orain arte. Dakigunez, abendua baino lehenago etorriko dira Aralar BHI eta San Juan LHIri batzeko proposamena egitera. Oraingoz ez dakigu zehazko zer eredu eskainikjo digutren.

Hau izan da ikasturte honetako azken bileraren akta. Zerbait adierazi nahi baduzue, idatzi komentarioren bat.

Guraso Elkartearen bileraren akta

Larunbata, 2008 Martxoa 8

2008ko otsailaren 14ean izandako Guraso Elkartearen bileran ondorengo gaiak landu eta erabakiak hartu zituen:

1. BLOGEKO ARGAZKIAK: Irtenbide bat eman behar diogu umeen irudiaren gai honi. Pasahitza sartzea nahikoa zaila (ezinezkoa?) da.
2. SAHARARAKO DIRUA: Iaz baino 2 € gutxiago bildu dugu aurten.
3. JANTOKIKO MANPARA: Haur Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak bereiziko dituen manparari buruzko erantzunik gabe jaso gabe jarraitzen dugu Udalaren aldetik.
4. GURASO ESKOLA: Hiruzpalau hitzaldi antolatzeko aukera dago. Horiekin batera, HNPko kideen proposamena bideratu ahal liteke, aipatutako hitzaldi bat gai honi buruz izanik.
5. JANTOKIKO ARAUDIA: Proposamena: malgutasuna, aniztasunaren trataera eta gurasoen erabakiak errespetatzearen arazoak, besteak beste, bideratu ahal izateko bitartekaritza bilatzea. Horretarako Guraso Elkarteen Federazioa, Baikara, proposatuko genuke irakasle taldetik. Bitartekaritza horren txostenarekin, Eskola Kontseiluak hartuko luke erabakia 2008-2009 ikasturterako.
6. AGENDA 21: Agenda 21 dela eta, aurreko astean CEIDAko arduradunen bisita izan genuen. Une honetan eskolak ez ditu Ingurumen sailetik laguntzak jasotzen (baratza, egonaldiak …) eta ez dugu Tolosaldeko beste ikastetxeekin Agenda 21 proiektuan parte hartzen udalerria ez dagoelako proiektuan sartuta. Aurten hondakinak gaia lantzen ari dira; datorren urterako kontsumoa landuko dute inguruko ikasteetxeetan.
Proposamena: Alkateraekin bildu nahi dugu gaia aztertzeko, Agenda 21ean sartu gabe ere eskolaren partaidetza bermatzeko beharrezkoak diren erabakiak hartzeko. Astebete daramagu Udaleko arduradunarekin harremanetan jarri nahian, baina ez dugu lortu.
7. ZUHAITZ EGUNA: Martxoak 10ean, astelehenean izango da.
8. HOBEKUNTZA HEZKUNTZAN: Lantzen ari garen atalak:
- Ikastetxearen Zeregina eta Ikasturte Plana:
- Harrera azpiprozesua.
- Irakaslearen kuadernoa
Prozesu hauetako batzuk irakaslearen zereginari buruzkoak dira (kuadernoa). Beste batzuk, irakasleak eta gurasoak konpartitzen ditugu: Ikastetxearen Zeregina eta Ikasturte Plana, ikasleei eta gurasoei dagokien Harrera prozesua. Une honetan, gure funtzionatzeko barne antolakuntzaren dokumentuen bilketa egiten ari gara honako atal hauetan: Ikasturteko Plana eta Harrera azpiprozesua.
9. ESKOLA KIROLAK: Banatu zaie ikasleei kuotaren lehen zatia kobratuko denaren oharra. Kutxari otsaileren 22an helbideratzea egiteko agindu diogu.
10. IRTENALDIAK: Txiki Park(HH) eta Pagoeta (5. eta 6. maila). Autobusa IGEk ordaintzen du.
11. AURREMATRIKULA KANPAINA: Martxoaren erdi aldera argitaratu behar duten agindu baten zain omen daude hezkuntza Ordezkaritzan. Gauzak normal badoaz, apirilean bideratu beharko dugu. Ordezkaritzatik ez dugu jaso bestelako argibiderik.
12. ESKOLA MAPA: Eusko Jaurlaritzak Eskola Mapa berregiteko erabiliko dituen irizpideen proposamenaren kopia erantsitako dokumentuan dago. informazio gehiago hezkuntzaren web gunean, Ikastetxeak atalean.
13. ESKOLA JANTOKIA: Haur Hezkuntzan, mantala ekartzen duten ikasleei beren tutoreek jaztarazten diete. Bestalde, datorren astetik aurrera hortzetako eskuila eta hortzorea ekartzea derrigorrezkoa izango da Lehen Hezkuntzako ikasleentzat.

Datorren bilera martxoaren 13an izango da.

ZUHAITZ EGUNA

Asteartea, 2008 Martxoa 4

ZUHAITZ EGUNA 2008
LANGAURRE

2008ko MARTXOAREN 10a
EGITARAUA

09.15 IRTEERA. OINEZ LANGAURRERAINO, BIDEAN IBILALDI NEURTUKO FITXAK OSATUZ. (HH 2 ETA HH 3KO HAURRAK AUTOZ IGOKO DITUGU 10.00 ETAN)
10.00 2007an ALDATUTAKO ZUHAITZEI BISITA
11.00 HAMAIKETAKOA
11.15 ZUHAITZAK ALDATZERA!
13.00 BAZKARIA
14.00 JOLASAK
15.00 ITZULERA OINEZ (4 eta 5 urteko ikasleak 14:30ean abiatuko dira).
16.00 ETXERA

· Alegiako Udalak emandako HAMAIKETAKOA, EDARI FRESKAGARRIA ETA POSTREA Guraso Elkarteak Langaurren banatuko ditu.

· MOTXILAN BAZKALTZEKO BOKATA/-AK eta txubaskeroa eramango ditugu.

· MENDIKO BOTAK beharrezko dira.

· GURASO GUZTIAK zuhaitza landatu eta egun pasa egitera GONBIDATUTA ZAUDETE. Utzi parkeko mahaiak libre eskolako haurrentzat.

· Eguraldi txarra egiten badu, hartu beharreko erabakiak goizeko 9.00etan hartuko ditugu.

MARTXOAK 10 / 10 de marzo
EGITARAUA/PROGRAMA

9.15 IRTEERA. OINEZ LANGAURRERAINO, BIDEAN IBILALDI NEURTUKO FITXAK OSATUZ../ PASEO A LANGAURRE. MARCHA REGULADA. (HH 2 ETA HH 3KO HAURRAK AUTOZ IGOKO DITUGU 10.00 ETAN. LOS ALUMNOS DE HH2 Y HH3 SUBIRAN EN AUTO A LAS 10.00).
10.00 2007an ALDATUTAKO ZUHAITZEI BISITA. VISITA A LOS ARBOLES PLANTADOS EN 2007.
11.00 HAMAIKETAKOA/ALMUERZO
11.15 ZUHAITZAK ALDATZERA!/ ¡A PLANTAR ARBOLES!
13.00 BAZKARIA/COMIDA
14.00 JOLASAK/JUEGOS
15.00 ITZULERA OINEZ/ REGRESO ANDANDO(4 eta 5 urteko ikasleak 14:30ean abiatuko dira)/Los alumnos de 4 y 5 años regresarán a las 14:30
16.00 ETXERA/A CASA

· Alegiako Udalak emandako HAMAIKETAKOA, EDARI FRESKAGARRIA ETA POSTREA Guraso Elkarteak Langaurren banatuko ditu.La Asociación de Padres/Madres repartirá el almuerzo, un refresco y el postre en Langaurre donado por el Ayuntamiento de Alegia.

· MOTXILAN, BAZKALTZEKO BOKATA /-AK eta txubaskeroa eramango ditugu. / En la mochila llevaremos los bocatas para la comida y el chubasquero.

· MENDIKO BOTAK beharrezko dira./Los alumn@s tienen que venir con botas de monte.

· GURASO GUZTIAK zuhaitza landatu eta egun pasa egitera GONBIDATUTA ZAUDETE. Utzi mahaiak libre eskolako haurrentzat./Estáis invitad@s tod@s los padres/madres que queráis acudir a Langaurre. Dejad las mesas del parque libre para los niños y niñas.

· Eguraldi txarra egiten badu, hartu beharreko erabakiak goizeko 9.00etan hartuko ditugu./Si hace mal tiempo planificaremos la jornada a las 9.00 de la mañana.

Itziar Zubizarreta ipuin kontalariaren bixita

Astelehena, 2008 Martxoa 3

Pasa den astean (2008-02-28) 3 eta 4 urteko gelako ikasleek Itziar Zubizarretaren ahotan zenbait ipuin entzuteko eta parte hartzeko aukera izan zuten.

Guraso Elkartearen bilera (2008/01/15)

Igandea, 2008 Urtarrila 20

Guraso Elkarteak urteko lehen bileran jorratu zituen gaiak hauel izan ziren:

1. Blogean argazkien erabilera: Guraso batzuk blogeko argazkien erabilerarekiko desaodostasuna azaldu dute. Argazkiak ikusi ahal izateko giltzarria edo klabea erabiltzea proposatu dutelarik.
2. Rokodromoa: Zoruko babesarekin Haur Hezkuntzako jolastokian osatuta geratu da rokodromoa .
3. Jantokia eta sukaldea berritzeko lanak: Sukaldea martxan dago eta bazkaria bertan prestatzen dute sukaldariek. Halere, lan batzuk osatu gabe daude. Ordezkaritzara bidali da honen berri ematen duen eskutitza.
4. Bertsogintza saioak: Urtarrilaren 21ean hasiko dira bertsogintza saioetan izena eman duten ikasleak Bixente Gorostidirekin.
5. Sahararen aldeko dirua: Gabon kantetan ateratako dirua Sahararen alde izan da. Diru-sarrera eginda dago. Sahararen alde elikagaiak biltzeko kanpaina burutu da eskolan urtarrilaren 14tik 18ra eta Lehen Henkuntzako ikasleekin Saharari buruzko saioa burutu da Kultur Etxean urtarrilaren 18an.
6. Udalari egindako eskaerak: alarma, jangelarako manpara… Erantzunik ez dago jaso.
7. Guraso eskola: Aurtengo saioekin jarraitu edo ez aztertuko da, gurasoen parte-hartze urriagatik. Zein da interes falta horren arrazoia? Ordutegia ? Gaiak ? Pasotismo hutsa? …
8. Jantokiko arauak: Arau hauek direla eta, kexa batzuk jaso dira (denetik probatzera behartzera, kasu) . Gaia aztertuta, Guraso Elkarteak erabaki du Eskola Kontseilura bideratzea afera eta bertan aldaketa batzuk proposatzea: malgutasunez jokatzea, ume bakoitzaren kasua aztertzea, gurasoen erabakiak errespetatzea… eta abar. Erabakitakoa jakinaraziko dizuegu.
9. Ikasturte amaierako festa: Urteroko irizpideei jarraituz, ekainaren 14rako frontoiaren erreserba egin da. Beste lokalik beharko balitz, lehenbaitlehen eskatu beharko litzateke. Festa arratsaldez egingo genuke eta jarraian “zahagiardoa”. Lehengo urteko malabar taldea ekartzea ideia ona dela uste dugu.
10. Hurrengo bilera - deia otsailaren 14rako egin dugu. Bitartean, zuen iradokizunak jasoko ditugulakoan….

Guraso Elkarteko bilera (2007/12/12)

Larunbata, 2007 Abendua 15

Abenduaren 12an Guraso Elkarteak egindako bileran jorratutako gaiak hauek izan dira:
1. Eskola baratza: abenduaren 15erako eskola baratzean laguntzeko gurasoei zuzendutako deialdia.
2. Eskola Kontseilua: IGEko kide guztiei zabaldu zaie bilera deialdia.
3. Eskola jantokia: bertako sukaldariak urtarrilean hasiko dira bazkariak prestatzen.
4. Gaztelania ikasgaia: 2008-1009 ikasturterako mailari dagokion testu liburua eskatuko da.
5. Sahararen aldeko kanpaina: Urtarrileko bigarren astean burutuko dugu Sahararen aldeko kanpaina. Gabon kantetan bildutako dirua kanpaina horren alde izango da.
6. Anorexia-bulimia hitzaldia: bertan behera gelditu da. Azken hitzaldietan partaidetza eskasa izan da: elikadura (guraso bat), kontsumoa (lau guraso), anorexia-bulimia (guraso bat).
7. IGEren kuota: Kutxaren bidez Guraso Elkartearen kontutik 30 €ko kuota helbideratu dugu abenduaren 12an.
8. Udaletxera Oharra: hainbat eskaera bideratu zaio udaletxeari: bizikleta parkina, argi gehiago eskolan, iturrian ez zipriztintzeko zerbait jartzea …
9. Mendi irteerak: bertan behera gelditu dira jendearen partehartze eskasagatik.
10. Bilerak: Guraso Elkarteak gelako bilerak euskaraz eta erderaz egitea (2 bilera) proposatu du.
11. Olentzero: abenduaren 24an, goizeko 11.00etan eskolako patioan bilduko gara kantari ibiltzeko herrian zehar.
12. Datorren bilera urtarrilean 17an, ostegunean, arratsaldeko 18.00etan izango da.

Proposamenak eta “erantzunak” eskertzen dira

ESKOLA BARATZA - BIDEOA

Asteartea, 2007 Azaroa 13

Eskola baratzean Anek eta Iurgik ateratako irudiak.


BESTE BIDEO BATZUK

Marrokiarren jolasak eskolan bideoa Hitzak YouTuben sartuta.

2003ko Uztailaren 19an Alegiko txistularien (izaskun, Elena eta German) emanaldia.

ZUEKIN… TXINTXARRI IRRATIA

Larunbata, 2007 Azaroa 10

Azkenean hasi gara aurtengoz irrati saioekin. Azaroaren 9an 6.mailako ikasleek zabaldutako saioa grabatu eta blogean argitaratzeko aukera aztertu nahi izan dugu oraingoan. Horretarako, irrati kontrol mahaian hiru ikasle (Ane, Iurgi eta Marwane) aritu ziren ordenadorean saioa “harrapatuz”. Irakasleek Audacity programarekin editatu eta, azkenik, www.goear.com web gunea aprobetxatu dugu sortutako fitxategia sarean “zintzilikatzeko”.
Lehena denez, ikasleen txokoan eta alegiakoeskola.blogsome.com gunean jarri dugu lotura irrati saioa entzun ahal izateko. Hurrengoak alegiakoikasle.blogsome.com-en jarriko ditugu.
Behar bada, programa kargatu bitartean denbora pixka bat pasa beharko duzue ordenadorearen aurrean, baina merezi du.

BIZIKLETA FESTA. 2007-11-03

Larunbata, 2007 Azaroa 3

2007ko azaroaren 3an ospatutako bizikleta festako argazkia eskura dauzkagu gune honetan.

JARDUERA OSAGARRIAK ETA ORDUZ KANPOKOAK

Asteazkena, 2007 Urria 3

Lehen Hiruhileko jarduera osagarriak eta orduz kanpokoak prestatzen ari gara. Honezkero, batzuk burutu ditugu: zinemaldia, Langaurrerako ibilaldia eta Galtzagorrik bultzatutako Liburu altxorrarena. Datorren astean,urriaren 8tik 11ra, 5.mailako ikasleak Nafarrora joango dira, Barriola deklamazio saria irabaztegatik egingo duten txangoa disfrutatzera. Beste batzuk ere baditugu. Horiek esteka honetak klik eginez ikusiko dituzue, edo eskolako agendan begiratuz (hemen informazio gehiago izango duzue: mapak, ordutegiak…).
2. eta 3. hiruhileko batzuk era agertzen dira.

ESKOLA KIROLAK 2007-2008. EGUTEGIA.

Asteazkena, 2007 Urria 3

Hasi gara goiz eta arratsaldez eskolan eta, honekin batera, eskola-kiroletarako entrenatzen. Aurretik ere bidali dizuegu etxeetara entrenamentuen ordutegia. Oraingoan, partidetarako egutegia azaldu nahi dizuegu orrialde honetan. Mezu honi erantsita jarri dugun fitxategian eskolan dauden bi mailako egutegiak agertzen dira, Benjaminak eta Alebinak. Benjaminetan kategoria bakarra dago; alebinetan, aldiz, nesken eta mutilen egutegiak ikusiko dituzue. Gainera, Tolosaldean eskubaloian edo saskibaloian parte hartzeko aukera izango dute gaztetxoek.
Fitxategian, hiru orrialde aurkituko dituzue: lehena, benjaminena; bigarrena, alebinena; eta hirugarrena, entrenamentuetakoa.
http://docs.google.com/Doc?id=dfznq3sw_83dm94jw

IRTENALDIA LANGAURRERA

Osteguna, 2007 Iraila 20

Irailaren 21ean, ostirala, Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak, 1.mailatik 6.maiala bitartekoak Langaurrera joan ginen. Jardunaldian ateratako argazkiak eskura dituzeu, eta ikus dezakezuenez, eguraldi ona egin zigun.

DOLORES ETA MANUEL

Ostirala, 2007 Iraila 14

2006ko martxoan agurtu genituen Dolores eta Manuel Alegian urteetan lanean jardun ondoren. Eskerrik asko eskolan eskaini diguzuen laguntzagatik. Argazkiak ikusi nahi badituzu, sakatu jarrain dagoen helbidea:

ESKOLA FESTA

Osteguna, 2007 Ekaina 7

Datorren larunbatean, ekainaren 9an, ikasturte amaierako festa ospatuko dugu. Bertan 2 urtetik hasi eta 12 urte bitarteko ikasle guztiak hartuko dute parte. Jaialdia herriko kultur etxeko frontoiean izango da eta arratsaldeko 16:00tan hasiko da.

Egitarauan, denetatik ikus entzuteko aukera izango dugu, antzerkia, abestiak, dantzak, bertsoak … Jaialdiaren erdialdean, herriko bertso taldeak “Zazpi astoren gainean“ek orain dela ez asko antolatu zuen paper bertso lehiaketako irabazleen izenak aipatuko dituzte eta sariak banatzeko aprobetxatuko dute. Ondorenean merienda eta jarraian joku malabaren tailerra eskolako jolastokian.

Egunari amaiera egokia emateko plazan norberak emandakoarekin afarimerienda egingo da eta ondorenean pelikula bat ikusteko aukera ere izango da.
Ondo pasa!

HH5 URTEKO IKASLEEN IPUINAK

Osteguna, 2007 Maiatza 3

HH 5 URTEKO IKASLEEK ASMATUTAKO IPUINAK IKUSI AHAL IZATEKO SAKATU ALEGIAKO ESKOLAKO ARGAZKIEN ATALEAN EDO SARTU ONDORENGO WEB ORRIALDEAN. Irudian klikatu.







Alegiako Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza Eskola
Aralar bidez z/g 20260 ALEGIA Gipuzkoa (EH)
Telefonoa eta Faxa: 943.65.32.37
emaila: alegiakoeskola(a bildua)gmail.com