Guraso Elkartearen bileraren akta

Larunbata, 2008 Martxoa 8

2008ko otsailaren 14ean izandako Guraso Elkartearen bileran ondorengo gaiak landu eta erabakiak hartu zituen:

1. BLOGEKO ARGAZKIAK: Irtenbide bat eman behar diogu umeen irudiaren gai honi. Pasahitza sartzea nahikoa zaila (ezinezkoa?) da.
2. SAHARARAKO DIRUA: Iaz baino 2 € gutxiago bildu dugu aurten.
3. JANTOKIKO MANPARA: Haur Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak bereiziko dituen manparari buruzko erantzunik gabe jaso gabe jarraitzen dugu Udalaren aldetik.
4. GURASO ESKOLA: Hiruzpalau hitzaldi antolatzeko aukera dago. Horiekin batera, HNPko kideen proposamena bideratu ahal liteke, aipatutako hitzaldi bat gai honi buruz izanik.
5. JANTOKIKO ARAUDIA: Proposamena: malgutasuna, aniztasunaren trataera eta gurasoen erabakiak errespetatzearen arazoak, besteak beste, bideratu ahal izateko bitartekaritza bilatzea. Horretarako Guraso Elkarteen Federazioa, Baikara, proposatuko genuke irakasle taldetik. Bitartekaritza horren txostenarekin, Eskola Kontseiluak hartuko luke erabakia 2008-2009 ikasturterako.
6. AGENDA 21: Agenda 21 dela eta, aurreko astean CEIDAko arduradunen bisita izan genuen. Une honetan eskolak ez ditu Ingurumen sailetik laguntzak jasotzen (baratza, egonaldiak …) eta ez dugu Tolosaldeko beste ikastetxeekin Agenda 21 proiektuan parte hartzen udalerria ez dagoelako proiektuan sartuta. Aurten hondakinak gaia lantzen ari dira; datorren urterako kontsumoa landuko dute inguruko ikasteetxeetan.
Proposamena: Alkateraekin bildu nahi dugu gaia aztertzeko, Agenda 21ean sartu gabe ere eskolaren partaidetza bermatzeko beharrezkoak diren erabakiak hartzeko. Astebete daramagu Udaleko arduradunarekin harremanetan jarri nahian, baina ez dugu lortu.
7. ZUHAITZ EGUNA: Martxoak 10ean, astelehenean izango da.
8. HOBEKUNTZA HEZKUNTZAN: Lantzen ari garen atalak:
- Ikastetxearen Zeregina eta Ikasturte Plana:
- Harrera azpiprozesua.
- Irakaslearen kuadernoa
Prozesu hauetako batzuk irakaslearen zereginari buruzkoak dira (kuadernoa). Beste batzuk, irakasleak eta gurasoak konpartitzen ditugu: Ikastetxearen Zeregina eta Ikasturte Plana, ikasleei eta gurasoei dagokien Harrera prozesua. Une honetan, gure funtzionatzeko barne antolakuntzaren dokumentuen bilketa egiten ari gara honako atal hauetan: Ikasturteko Plana eta Harrera azpiprozesua.
9. ESKOLA KIROLAK: Banatu zaie ikasleei kuotaren lehen zatia kobratuko denaren oharra. Kutxari otsaileren 22an helbideratzea egiteko agindu diogu.
10. IRTENALDIAK: Txiki Park(HH) eta Pagoeta (5. eta 6. maila). Autobusa IGEk ordaintzen du.
11. AURREMATRIKULA KANPAINA: Martxoaren erdi aldera argitaratu behar duten agindu baten zain omen daude hezkuntza Ordezkaritzan. Gauzak normal badoaz, apirilean bideratu beharko dugu. Ordezkaritzatik ez dugu jaso bestelako argibiderik.
12. ESKOLA MAPA: Eusko Jaurlaritzak Eskola Mapa berregiteko erabiliko dituen irizpideen proposamenaren kopia erantsitako dokumentuan dago. informazio gehiago hezkuntzaren web gunean, Ikastetxeak atalean.
13. ESKOLA JANTOKIA: Haur Hezkuntzan, mantala ekartzen duten ikasleei beren tutoreek jaztarazten diete. Bestalde, datorren astetik aurrera hortzetako eskuila eta hortzorea ekartzea derrigorrezkoa izango da Lehen Hezkuntzako ikasleentzat.

Datorren bilera martxoaren 13an izango da.

0 erantzun »

Artikulu honen TrackBack-a egiteko URI-a hauxe da: http://alegiakoeskola.blogsome.com/2008/03/08/guraso-elkartearen-bileraren-akta-2/trackback/

Oraindik erantzunik gabe.

RSS feed-a mezu honen erantzunentzat.

Erantzun

e-posta helbidea beharrezkoa da konfirmazioetarako baina ez da argitaratuko. Honako HTML kodea onartzen da, HTML <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam neurria: mesedez, idatzi goiko testua.







Alegiako Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza Eskola
Aralar bidez z/g 20260 ALEGIA Gipuzkoa (EH)
Telefonoa eta Faxa: 943.65.32.37
emaila: alegiakoeskola(a bildua)gmail.com