2008 KO JANTOKIKO MENUAK. URTARRILA, OTSAILA, MARTXOA

Igandea, 2008 Urtarrila 20

2008ko lehen hiruhileko menuak ikusi nahi badituzu, jarraian agertzen den loturan ikus ditzakezu.

Eskola jantokiko menuak

Guraso Elkartearen bilera (2008/01/15)

Igandea, 2008 Urtarrila 20

Guraso Elkarteak urteko lehen bileran jorratu zituen gaiak hauel izan ziren:

1. Blogean argazkien erabilera: Guraso batzuk blogeko argazkien erabilerarekiko desaodostasuna azaldu dute. Argazkiak ikusi ahal izateko giltzarria edo klabea erabiltzea proposatu dutelarik.
2. Rokodromoa: Zoruko babesarekin Haur Hezkuntzako jolastokian osatuta geratu da rokodromoa .
3. Jantokia eta sukaldea berritzeko lanak: Sukaldea martxan dago eta bazkaria bertan prestatzen dute sukaldariek. Halere, lan batzuk osatu gabe daude. Ordezkaritzara bidali da honen berri ematen duen eskutitza.
4. Bertsogintza saioak: Urtarrilaren 21ean hasiko dira bertsogintza saioetan izena eman duten ikasleak Bixente Gorostidirekin.
5. Sahararen aldeko dirua: Gabon kantetan ateratako dirua Sahararen alde izan da. Diru-sarrera eginda dago. Sahararen alde elikagaiak biltzeko kanpaina burutu da eskolan urtarrilaren 14tik 18ra eta Lehen Henkuntzako ikasleekin Saharari buruzko saioa burutu da Kultur Etxean urtarrilaren 18an.
6. Udalari egindako eskaerak: alarma, jangelarako manpara… Erantzunik ez dago jaso.
7. Guraso eskola: Aurtengo saioekin jarraitu edo ez aztertuko da, gurasoen parte-hartze urriagatik. Zein da interes falta horren arrazoia? Ordutegia ? Gaiak ? Pasotismo hutsa? …
8. Jantokiko arauak: Arau hauek direla eta, kexa batzuk jaso dira (denetik probatzera behartzera, kasu) . Gaia aztertuta, Guraso Elkarteak erabaki du Eskola Kontseilura bideratzea afera eta bertan aldaketa batzuk proposatzea: malgutasunez jokatzea, ume bakoitzaren kasua aztertzea, gurasoen erabakiak errespetatzea… eta abar. Erabakitakoa jakinaraziko dizuegu.
9. Ikasturte amaierako festa: Urteroko irizpideei jarraituz, ekainaren 14rako frontoiaren erreserba egin da. Beste lokalik beharko balitz, lehenbaitlehen eskatu beharko litzateke. Festa arratsaldez egingo genuke eta jarraian “zahagiardoa”. Lehengo urteko malabar taldea ekartzea ideia ona dela uste dugu.
10. Hurrengo bilera - deia otsailaren 14rako egin dugu. Bitartean, zuen iradokizunak jasoko ditugulakoan….







Alegiako Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza Eskola
Aralar bidez z/g 20260 ALEGIA Gipuzkoa (EH)
Telefonoa eta Faxa: 943.65.32.37
emaila: alegiakoeskola(a bildua)gmail.com