Azken egunetan, eskola-kiroletan hasi berriak garenez, guraso batzuk galdetu digute trafiko araudiari buruz. Joan den irailean eskegi genuen agiri hau berritu egin dugu, eskura izan dezazuen.

2006-2007 ikasturtean, segurtasunarekin lotutako hainbat lan edo proiektu landu genuen. Bildu genuen informazioa etxeetara bidali genizuen, baina orain denen eskura jarri nahi izan dugu.
Jarraian ikusiko duzuen informazio orritxoan (irudian klikatu handiagoa ikusteko), adin gabeek autoan eserita nola joan behar duten zehazten digu.
Arautegia Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailaren Trafiko Zuzendaritzak banatu zigun eta, bere baimenarekin, hemen edukiko dugu balio duen bitartean.