ESKOLA KIROLAK 2007-2008. EGUTEGIA.
Asteazkena, 2007 Urria 3Hasi gara goiz eta arratsaldez eskolan eta, honekin batera, eskola-kiroletarako entrenatzen. Aurretik ere bidali dizuegu etxeetara entrenamentuen ordutegia. Oraingoan, partidetarako egutegia azaldu nahi dizuegu orrialde honetan. Mezu honi erantsita jarri dugun fitxategian eskolan dauden bi mailako egutegiak agertzen dira, Benjaminak eta Alebinak. Benjaminetan kategoria bakarra dago; alebinetan, aldiz, nesken eta mutilen egutegiak ikusiko dituzue. Gainera, Tolosaldean eskubaloian edo saskibaloian parte hartzeko aukera izango dute gaztetxoek.
Fitxategian, hiru orrialde aurkituko dituzue: lehena, benjaminena; bigarrena, alebinena; eta hirugarrena, entrenamentuetakoa.
http://docs.google.com/Doc?id=dfznq3sw_83dm94jw













