BIDEGORRIA BERRI

Astelehena, 2007 Iraila 24

Aurreratzen ari dira Tolosarekin lotuko gaituen bidegorriaren lanetan. Hasi aurretik, 2008rako bukatuko zutela iragarri zuten eta, itxuraz, garaiz bukatuko dute. Eskolako kideek, guraso, ikasle edo irakasleek badaukagu garraio bide horri etekina ateratzeko asmoa, eta horretarako, 2007-2008 ikasturterako irtenaldi batzuk prestatu nahi ditugu. Hasteko, azaroaren 3an bizikleta festa ospatuko dugu herriko plazan. Langaurre Txirrindulari Elkarteko kideen laguntzarekin bizikletaz ibilalditxoa egin eta jarraian jolasak burutuko ditugu. Bide hori geurea egin behar dugu, txirrindulariz eta oinezkoez bete behar dugu!

Bitartean badaukagu lanean hasterik, bizikletaz seguru nola ibili prestatzen hasiz. Jarraian dauden estekak jarraitzen badituzue, www.gipuzkoabizikletaz.net orrialdean aurkituko dituzuen aholkuak irakurri ahalko dituzue.
http://www.gipuzkoabizikletaz.net/ninos_eu/edu_pa_ninos_eu.php

http://www.gipuzkoabizikletaz.net/ninos_eu/edu_pa_padres_eu.php

Baliteke zuek ere beste web gune bat aurkitu izana eta gurekin konpartitzeko asmoa izatea. Horretarako, “Post hau, honako kategorian dago: SEGURTASUNA | (0) Erantzun” -en gainean sakatzen baduzu zure informazioa sartzeko bidea izango duzu.

Jasotako erantzuna:

Bidegorri sareari buruzko informazio interesgarria orrialde hauetan aurki dezakezue:
GIPUZKOAKO INGURUMENAREN ATARIA

GIPUZKOAKO BIZIKLETA BIDEEN LIBURUA

ESKOLAKO AGENDA 21 ZABALTZEN aldizkarian bizikletan eskolara joaten bultzatzeko hainbat idazki agertzen da.

2 erantzun »

Artikulu honen TrackBack-a egiteko URI-a hauxe da: http://alegiakoeskola.blogsome.com/2007/09/24/bidegorria-berri-2/trackback/

  1. Bidegorri sareari buruzko informazio interesgarria orrialde hauetan:
    GIPUZKOAKO INGURUMENAREN ATARIA

    GIPUZKOAKO BIZIKLETA BIDEEN LIBURUA

    Comment by Administrator — September 24, 2007 @ 10:27 pm

  2. IHITZA ESKOLAKO AGENDA 21 ZABALTZEN aldizkarian bizikletan eskolara joaten bultzatzeko hainbat idazki agertzen da. Helbidea: http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.net/r49-4155/eu/contenidos/boletin_revista/ihitza24/eu_ihitza24/sumario.html

    Comment by Administrator — October 17, 2007 @ 10:10 pm

RSS feed-a mezu honen erantzunentzat.

Erantzun

e-posta helbidea beharrezkoa da konfirmazioetarako baina ez da argitaratuko. Honako HTML kodea onartzen da, HTML <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam neurria: mesedez, idatzi goiko testua.







Alegiako Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza Eskola
Aralar bidez z/g 20260 ALEGIA Gipuzkoa (EH)
Telefonoa eta Faxa: 943.65.32.37
emaila: alegiakoeskola(a bildua)gmail.com