JANTOKI BATZORDEA
Osteguna, 2007 Iraila 20
Irailaren 20an, osteguna, goizeko 10:00etan elkartu da Jantoki Batzordea. Honetan, bi ikastetxeetako gurasoen elkarteen ordezkariek eta jantoki arduradunek hartzen dute parte. Besteak beste honako gai hauetaz mintzatu gara: berrikuntza lanak, bazkalkide eta langile kopurua, eguneroko gora beherak… Gainera, jantokia arautzeko idatzita eta Eskola Kontseiluak onartutako bi dokumentu ere gainetik aztertu ditugu. Batzarkide bakoitzak kopia bana jaso du, insomnio orduetan laguntza piskat eskaini diezaion.
Bromak alde batera utzita, dokumentu hauek guraso guztiek konpartitzea komenigarria dela deritzogu. Horregatik, lotura guztiak ondo badaude, hurrengo loturetan sakatzean jantokiko Barne Araudia, jantokiko eguneroko bizitza ordenatzen saiatzen dena, eta Funtzionamendu Erregimena, jantokiaren ezaugarriak zehazten dituena, ezagutu ahalko dituzue.













