JANTOKIKO IKASTURTE HASIERAKO OHARRA

Ostirala, 2007 Iraila 14

Mahaikideek, mailaren arabera (ohikoak, garraiatuak, ez ohikoak, gainerakoak), jantoki zerbitzua erabiltzen hasten direnetik kuota bera ordainduko dute hilero ikasturte osoan.

Eusko Jaurlaritzak aurtengo kurtsorako ezarritako kuotak honako hauek dira:
Ohiko bazkaltiarra: 58,48 euro hilean.
Garraiorako eskubidearekin: 40,90 euro hilean.
Egun bateko erabiltzaileak: 3,80 euro.

•Hezkuntza Sailaren aginduz, kuotaren zati bat bakarrik egoera honetan deskontatuko da:
- Jantokira gutxienez jarraian bi astetan ez joatea eta abisua gutxienez 48 ordu lehenago egitea.

•Irailean eta ekainean, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek 13:00etan bazkalduko dute, eta zaintzaileekin 14:30era arte egon ahal izango dira.

•Hileko kuota banku helbideratzearen bidez egingo da hilaren bukaeran. Bekadunen kuota Eusko Jaurlaritzak emandako diru laguntzatik jasoko du eskolak zuzenean, beraz, bekadunek ez dute kuotarik ordainduko.

•Urritik maiatzera Haur Hezkuntzako ikasleek 12:30ean bazkalduko dute eta Lehen Hezkuntzakoek 12:50ean.

•Ikasle guztiek hortzak garbitzeko pasta eta zepiloa ekarriko dute, zintzilikatu ahal izango den poltsa batean (pertxeroan jartzeko).

•Haur Hezkuntzako ikasleek, batez ere eskolatik banatzen diren ohartxoak etxera eramateko, motxilatxo bat ekarriko dute.

•Egunerokoa ganoraz bazkaltzen ez duten ikasleek ohartxo bat eramango dute, zein plater ez duten jan adieraziz. Ondo jaten dutenek ez dute oharrik eramango. Gainera, ohartxo horretan gertaera berezirik izan bada idatziz azalduko zaizue

•Haur Hezkuntza, LH 1 eta LH 2 mailako mahaikideek bereziki jangelarako izango den amantala ekarriko dute, ahal den neurrian arropak babesteko.

•Aurreko urteetan bezala, bazkaldu ondoren, ikastetxeko zenbait toki erabili ahal izango dute bazkalkideek eguraldi txarra egiten duenean: psikomotrizitate gela (haur hezkuntza) eta musika gela (lehen hezkuntza).

•Elikagaiez eta bestelako osagaiez hornituko gaituen enpresa Auzo Lagun izango da eta bazkaria ikastetxeko sukaldariek prestatuko dute.

•Jangelari buruz edonolako zalantzarik edo arazorik izanez gero, etor zaitezte ikastetxera edo telefonoz deitu jangelako arduradunaz galdetuz: Jokin Arregi. (943653237)

0 erantzun »

Artikulu honen TrackBack-a egiteko URI-a hauxe da: http://alegiakoeskola.blogsome.com/2007/09/14/jantokiko-ikasturte-hasierako-oharra/trackback/

Oraindik erantzunik gabe.

RSS feed-a mezu honen erantzunentzat.

Erantzun

e-posta helbidea beharrezkoa da konfirmazioetarako baina ez da argitaratuko. Honako HTML kodea onartzen da, HTML <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam neurria: mesedez, idatzi goiko testua.







Alegiako Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza Eskola
Aralar bidez z/g 20260 ALEGIA Gipuzkoa (EH)
Telefonoa eta Faxa: 943.65.32.37
emaila: alegiakoeskola(a bildua)gmail.com