BIDEGORRIA BERRI

Astelehena, 2007 Iraila 24

Aurreratzen ari dira Tolosarekin lotuko gaituen bidegorriaren lanetan. Hasi aurretik, 2008rako bukatuko zutela iragarri zuten eta, itxuraz, garaiz bukatuko dute. Eskolako kideek, guraso, ikasle edo irakasleek badaukagu garraio bide horri etekina ateratzeko asmoa, eta horretarako, 2007-2008 ikasturterako irtenaldi batzuk prestatu nahi ditugu. Hasteko, azaroaren 3an bizikleta festa ospatuko dugu herriko plazan. Langaurre Txirrindulari Elkarteko kideen laguntzarekin bizikletaz ibilalditxoa egin eta jarraian jolasak burutuko ditugu. Bide hori geurea egin behar dugu, txirrindulariz eta oinezkoez bete behar dugu!

Bitartean badaukagu lanean hasterik, bizikletaz seguru nola ibili prestatzen hasiz. Jarraian dauden estekak jarraitzen badituzue, www.gipuzkoabizikletaz.net orrialdean aurkituko dituzuen aholkuak irakurri ahalko dituzue.
http://www.gipuzkoabizikletaz.net/ninos_eu/edu_pa_ninos_eu.php

http://www.gipuzkoabizikletaz.net/ninos_eu/edu_pa_padres_eu.php

Baliteke zuek ere beste web gune bat aurkitu izana eta gurekin konpartitzeko asmoa izatea. Horretarako, “Post hau, honako kategorian dago: SEGURTASUNA | (0) Erantzun” -en gainean sakatzen baduzu zure informazioa sartzeko bidea izango duzu.

Jasotako erantzuna:

Bidegorri sareari buruzko informazio interesgarria orrialde hauetan aurki dezakezue:
GIPUZKOAKO INGURUMENAREN ATARIA

GIPUZKOAKO BIZIKLETA BIDEEN LIBURUA

ESKOLAKO AGENDA 21 ZABALTZEN aldizkarian bizikletan eskolara joaten bultzatzeko hainbat idazki agertzen da.

ORGANO GORENA ordezkari hauek osatzen dute

Ostirala, 2007 Iraila 21

Eskola Kontseilua da ikastetxearen Ordezkaritza Organo Gorena. OOGan, Guraso Elkarteko 15 ordezkarik, irakasleen 13k, langilego ez-irakaslearen kide batek eta Udal ordezkariak hartzen dute parte, eta Ikastetxeko Hezkuntz Proiektuan definitu diren honako funtzioak ditu:
a)-Zentroaren hezkuntza egitasmoa, barne-antolakuntza eta funtzionamendurako arautegia. Ikastetxearen Urteko Plana, Prestakuntzarako ekintza osagarrien eta eskolatik kanpokoen Programa eta Kudeaketa programa onartzea.
b)-Klaustroaren proposamena jarraituz, zuzendaria hautatu; eta honen proposamenez, beste banakako karguak izendatzea.
c)-Arazoak eta istiluak konpontzea.
d)-Instalazio eta eskola-materialaren berriztapena bultzatu eta bere biziraupena zaintzea.
e)-Irakaskuntza eta administrazio atalei dagokionez, ikastetxearen jarduera oro har gainbegiratzea.

Ikastetxearen Hezkuntza Proiektuaren laburpena eskura daukazu lotura honi jarraituz. IHPan (osoan), zuzenketaxo batzuk egin behar ditugu eta lehen hiruhileko honetan eskegitzen saiatuko gara.

GURASOEN ELKARTEKO KIDEAK

Mª JOSE GAZTAÑAGA
JONE GUERRERO
ANA ZABALA
NEKANE GUERRERO
JUAN LUIS NAZABAL
ANA ARISTI
MIKEL INSAUSTI
MARI JOSE MURILLO
FELIX IRAZUSTABARRENA
TRINI MENDIZABAL
MARTXELI SAGASTUME
NATI MURUA
IZASKUN JAUREGI
ELIXABETE BERNARAS
JUAN FRANCISCO ROJO

IRAKASLEAK

JOKIN ARREGI
ESTHER IRIGOIEN
REGINA CARRERA
MARIVI GOYA
ARANTXA MURUA
AXUN ESNAOLA
LOURDES IRADI
LARRAITZ ARTANO
IÑAKI ARMENDARIZ
ARANTZA GALARZA
BAKARTXO GOIKOETXEA
MIRIAM LARRINAGA
BEGOÑA ARIN

LANGILE EZ-IRAKASLEAK
EUGENI MUJIKA

UDALAREN ORDEZKARIA
KULTURAKO ZINEGOTZIA

258/1996 DEKRETUAK, 1996ko azaroaren 12koa, Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxe publiko ez-unibertsitarioetan Ordezkaritza–Organo Gorena hautatzeko eta partzialki berritzeko prozesua arautzen
du.

ESKOLA KIROLAK-ORDUTEGIA

Osteguna, 2007 Iraila 20


Ikasleen artean, badaude zalantzak gaur egun balio duen ordutegiaz, zuzendutako bigarrena bidali baikenuen.

Honek, itxuraz, ezbaiak sortu ditu. Hona hemen azkena, ahal izan diren zuzenketak eginda.

Entrenamendu ordutegia.

JANTOKI BATZORDEA

Osteguna, 2007 Iraila 20

Irailaren 20an, osteguna, goizeko 10:00etan elkartu da Jantoki Batzordea. Honetan, bi ikastetxeetako gurasoen elkarteen ordezkariek eta jantoki arduradunek hartzen dute parte. Besteak beste honako gai hauetaz mintzatu gara: berrikuntza lanak, bazkalkide eta langile kopurua, eguneroko gora beherak… Gainera, jantokia arautzeko idatzita eta Eskola Kontseiluak onartutako bi dokumentu ere gainetik aztertu ditugu. Batzarkide bakoitzak kopia bana jaso du, insomnio orduetan laguntza piskat eskaini diezaion.

Bromak alde batera utzita, dokumentu hauek guraso guztiek konpartitzea komenigarria dela deritzogu. Horregatik, lotura guztiak ondo badaude, hurrengo loturetan sakatzean jantokiko Barne Araudia, jantokiko eguneroko bizitza ordenatzen saiatzen dena, eta Funtzionamendu Erregimena, jantokiaren ezaugarriak zehazten dituena, ezagutu ahalko dituzue.

-Jantokiko barne araudia

-Funtzionamendu erregimena

IRTENALDIA LANGAURRERA

Osteguna, 2007 Iraila 20

Irailaren 21ean, ostirala, Lehen Hezkuntzako ikasle guztiak, 1.mailatik 6.maiala bitartekoak Langaurrera joan ginen. Jardunaldian ateratako argazkiak eskura dituzeu, eta ikus dezakezuenez, eguraldi ona egin zigun.

Gurasoentzako ereduak

Asteazkena, 2007 Iraila 19

Azken urteetan, gure ikastetxean Ullibarri Hizkuntza Normalkuntzarako programan parte hartu du. “Ikastetxeak konpromisoak hartu ditu hizkuntza normalkuntza garatzeko: batzordea eratu du; hizkuntza normalkuntza bideratzeko proiektua prestatu; euskararen erabilera indartzeko neurri zehatzak hartu eta aplikatu, eta ikastaro mintegietan parte hartu behar du. Horiez gain, eskualdeko beste ikastetxeekin koordinatu behar da. ”

Gainera, programako arduradunengandik laguntza eta interesgarria deritzogun materiala jasotzen dugu. Zuekin konpartitu nahian, gurasoei irakasleekin harremanetan jartzerakoan lagunduko dieten ohar eredu batzuk jarri ditugu.

Gurasoentzako ereduak

ESKOLA EGUTEGIA ETA AGENDA

Asteazkena, 2007 Iraila 19

2007-2008rako eskola egutegiaren kopia bat denek jaso zenuten uda baino lehen. Gaurtik aurrera hemen izango duzue eskura ikusi nahi duzuenerako.

Horretarako sakatu jarraian agertzen den loturan: Eskola egutegia

Gainera, eskolako agenda ere martxan jarri nahi dugu, ikasleekin burutuko ditugun jarduera eta irtenaldiekin, Gurasoen Elkartearen bilera egunak eta interesgarri suertatu daitekeen edozein informazio. Ahal eginduko gara, baina ez da erraza, informazio asko sortzen baita eskolaren inguruan. Bertan sarteko, bilatu blog gunearen eskuineko zutabean EGUNKARIA hitza eta arakatu.

SEGURTASUNA LEHEN SOROSPENAK

Asteartea, 2007 Iraila 18


2006-2007 ikasturtean, lehen sorospenei buruzko informazioa zuekin konpartitu genuen. Eusko Jaurlaritzatik jasotako informazio orria etxeetara bidali genizuen, egoera larri batzuetan nola erantzun behar dugun jakiteko.

Informazio horrek ez du gaurkotasunik galtzen eta bertan agertzen diren aholkuak betirako balio dute. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Larrialdiei Aurregiteko Zuzendaritzari baimena eskatu diogu zuek eskura izan dezazuen, eta kontrakorik izan ezean txoko eskura izango duzue.

Lehen sorospenak

SEGURTASUNA URETAN

Asteartea, 2007 Iraila 18

Urtero Lehen Hezkuntzako 1.mailatik 4.maila bitarteko ikasleak Tolosako Usabal igerilekura igeri egiten ikasteko ikastaroa egiten dute.
Aurten ere, gurasoek ordainduko duten kuotarekin, Alegiako Udalaren laguntzarekin eta Foru Aldunditik jasotzen dugun diru laguntzarekin, bestetan bezala joateko asmoa badugu. Gure helburua, ikastetxetik pasatzen diren ikasle guztiek igeri egiten jakitea da, beldurrik gabe edozein igerileku, hondartza edo ibaietan (garbiak mantentzen ditugunean) sartzeko ahalmena izan dezaten.
Ohar honetan, Foru Aldunditik jaso genuen triptikoaren irudia azter dezakezue, geroago sustorik izan ez dezagun.
Segurtasuna uretan

2007/2008 1. HIRUHILEKO MENUAK

Asteartea, 2007 Iraila 18


2007-2008 ikasturteko lehen hiruhileko menuak ikusi nahi badituzu, jarraian agertzen den loturan ikus ditzakezu. Momentuz gaztelaniaz bakarrik daude baina laster euskaraz ere izango ditugu.

2007-2008 ikasturteko lehen hiruhileko menuak

DOLORES ETA MANUEL

Ostirala, 2007 Iraila 14

2006ko martxoan agurtu genituen Dolores eta Manuel Alegian urteetan lanean jardun ondoren. Eskerrik asko eskolan eskaini diguzuen laguntzagatik. Argazkiak ikusi nahi badituzu, sakatu jarrain dagoen helbidea:

BEKAK

Ostirala, 2007 Iraila 14


Datorren astelehenetik aurrera Eusko Jaurlaritzak ikasteko eskaintzen dituen diru laguntzak eskatu ahal izango ditugu. Horretarako eskolako idazkaritzara etorri eta Jokin edo Estherrez galdetu. Beka hauek onartu ahal izateko ezarritako baldintzak guraso guztiei banatutako ohartxoan azaldu genizkizuen.
Zalantzarik baduzue zuei laguntzeko prest gaituzue. Zuzeneko informazioa nahi baduzue, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria kontsultatu dezakezu, unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-laguntzetarako 2007-2008 ikasturteko AGINDUA irakurriz. Horretarako sakatu jarraian datorren loturan.

Bekak: agindua

Hezkuntza Sailak bekei buruzko informazioa zabaltzeko asmoarekin triptiko bat argitaratu du. Ikusi nahi baduzu jarraitu hurreng0 lotura:

Bekak:Triptikoa

JANTOKIAN IZEN EMATEA

Ostirala, 2007 Iraila 14

2007ko Irailaren 10etik aurrera zabaldu da berriro jantokiko zerbitzua; beraz, nahi baduzue zuen seme-alabak urte osorako joan daitezen, eman izena datorren ostiralerako, irailak 14.
Mahaikide berrien izen ematea: bete ezazu ohar honekin batera jaso duzun fitxa, eta bidali ikastetxera.

PREZIOA
Ohiko bazkaltiarra: 58,48 euro hilean.
Garraiorako eskubidearekin: 40,90 euro hilean.
Egun bateko erabiltzaileak: 3,80 euro.

OHARRA: egun bateko plazak, beharra duten kideentzako erreserbatzen dira, beti ere bezperatik izen ematea eta ordainketa egina badago. Sortzen zaizkizuen zalantzak jantokiko arduradunari azaldu.

A partir del día 10 de septiembre se ha puesto en marcha el comedor escolar; por lo tanto, si deseáis apuntar a vuestro hijo por primera vez, rellenad la ficha que os enviamos y devolvedla al colegio antes del próximo viernes, 14 de septiembre.
Precio
Comensal habitual: 58,48 euros/mes.
Comensal con derecho a transporte: 40,90 euros/mes.
Usuarios de un día: 3,80 euros/día.

NOTA: Las plazas para un día se reservan para casos de necesidad, siempre y cuando la reserva y el pago se haga de víspera. Ante cualquier duda no dudéis en acudir al encargado del comedor.

..…………………………………………………………………………………………. nire seme-alaba ikastetxeko jantokian geldituko da bazkaltzen irailetik/urritik (ezabatu ez dagokiona) aurrera 2007-2008 ikasturte osoan.

Mi hij@ ……………………………………………………………………………… se quedará en el comedor escolar durante todo el curso 2007-2008 a partir de septiembre/octubre (tachar lo que no proceda).

JANTOKIKO IKASTURTE HASIERAKO OHARRA

Ostirala, 2007 Iraila 14

Mahaikideek, mailaren arabera (ohikoak, garraiatuak, ez ohikoak, gainerakoak), jantoki zerbitzua erabiltzen hasten direnetik kuota bera ordainduko dute hilero ikasturte osoan.

Eusko Jaurlaritzak aurtengo kurtsorako ezarritako kuotak honako hauek dira:
Ohiko bazkaltiarra: 58,48 euro hilean.
Garraiorako eskubidearekin: 40,90 euro hilean.
Egun bateko erabiltzaileak: 3,80 euro.

•Hezkuntza Sailaren aginduz, kuotaren zati bat bakarrik egoera honetan deskontatuko da:
- Jantokira gutxienez jarraian bi astetan ez joatea eta abisua gutxienez 48 ordu lehenago egitea.

•Irailean eta ekainean, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleek 13:00etan bazkalduko dute, eta zaintzaileekin 14:30era arte egon ahal izango dira.

•Hileko kuota banku helbideratzearen bidez egingo da hilaren bukaeran. Bekadunen kuota Eusko Jaurlaritzak emandako diru laguntzatik jasoko du eskolak zuzenean, beraz, bekadunek ez dute kuotarik ordainduko.

•Urritik maiatzera Haur Hezkuntzako ikasleek 12:30ean bazkalduko dute eta Lehen Hezkuntzakoek 12:50ean.

•Ikasle guztiek hortzak garbitzeko pasta eta zepiloa ekarriko dute, zintzilikatu ahal izango den poltsa batean (pertxeroan jartzeko).

•Haur Hezkuntzako ikasleek, batez ere eskolatik banatzen diren ohartxoak etxera eramateko, motxilatxo bat ekarriko dute.

•Egunerokoa ganoraz bazkaltzen ez duten ikasleek ohartxo bat eramango dute, zein plater ez duten jan adieraziz. Ondo jaten dutenek ez dute oharrik eramango. Gainera, ohartxo horretan gertaera berezirik izan bada idatziz azalduko zaizue

•Haur Hezkuntza, LH 1 eta LH 2 mailako mahaikideek bereziki jangelarako izango den amantala ekarriko dute, ahal den neurrian arropak babesteko.

•Aurreko urteetan bezala, bazkaldu ondoren, ikastetxeko zenbait toki erabili ahal izango dute bazkalkideek eguraldi txarra egiten duenean: psikomotrizitate gela (haur hezkuntza) eta musika gela (lehen hezkuntza).

•Elikagaiez eta bestelako osagaiez hornituko gaituen enpresa Auzo Lagun izango da eta bazkaria ikastetxeko sukaldariek prestatuko dute.

•Jangelari buruz edonolako zalantzarik edo arazorik izanez gero, etor zaitezte ikastetxera edo telefonoz deitu jangelako arduradunaz galdetuz: Jokin Arregi. (943653237)

JANTOKIA BERRITZEKO LANAK

Ostirala, 2007 Iraila 14

2007ko udan ikastetxeko jantokia eta sukaldea berritzeko lanen ondorioz ezin da oraingoz sukaldea erabili. Horregatik, sukaldea martxan jarri bitartean, AUZO LAGUN enpresak ikastetxetik kanpo prestatutako bazkaria ekarriko digu. Egoera normaltzen denean ohar baten bitartez abisatuko dizuegu.







Alegiako Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza Eskola
Aralar bidez z/g 20260 ALEGIA Gipuzkoa (EH)
Telefonoa eta Faxa: 943.65.32.37
emaila: alegiakoeskola(a bildua)gmail.com