Azaro kulturala
Ostirala, 2006 Urria 27Azaroaren 2an hasi, eta Alegiako Kultur Batzordeak antolatuta AZAROA KULTURALA programaren barruan hainbat ekitaldi burutuko da Alegiako Kultur Etxean. Gure ikasle guztiek egitaraua etxera eraman dute ikasgelan aztertuz beren adinerako interesgarri suertatu litezkeen jarduerak aipatu ondoren: argazki erakusketa, mendi irteera, onddoei buruzko haurrei zuzendutako hitzaldia, bizikletaz irtenaldia, txotxongiloa, pailazoak, Dantzari Txiki eguna, Loatzo eguna eta ipuin kontaketa.
Eskolatik kulturarekin lotutako ekimenak bultzatu behar ditugula uste dugu, eta honetan, bultzatu nahi zaituztegu zuen seme-alabekin jarduera guztietan parte har dezazuen.













