Historia

Osteguna, 2006 Urria 19

1979-80 ikasturtean, Ikastola eta Eskola Publikoaren arteko batze prozesuari ekin zitzaion eta 1983-84 ikasturtean erabat burututa geratu zen, euskarazko eredua maila guztietara zabalduz.

Ikastolak garai hartan, Eskolaurreko hiru urteak eta OHOko 1., 2. eta 3. mailako eskolak eskaintzen zituen. Laugarren mailatik aurrera, beraien ikasketak euskaraz jarraitu nahi zituzten ikasleek, Tolosara  joan behar izaten zuten.

Hau horrela izanik, bi ikastetxeen arteko “fusioa” planteatu zenean, arazo horri ere irtenbide bat eman nahi zitzaion, izan ere, ez zen bidezkoa  9 urte besterik ez zituzten haurrak, Tolosaraino joan behar izatea ikasketak euskaraz jarraitu ahal izateko.

Horrela, “fusio” prozesua hasi zen momentutik, Eskolaurreko lehen mailan eta 4. mailan ikasketak euskaraz eskainiko zituzten gelak sortzea erabaki zen, matrikula berriak eta ikastolako OHOko hirugarren mailako haurrak ikastetxe publikoan hartzeko. Aukera hau, herriko eskolan egon eta beraien ikasketak euskaraz egin nahi zituzten ikasleei zabaldu zitzaien, kontuan izanik hauetako asko inguru erabat euskaldunen bizi ziren haurrak zirela.

Urtez urte “D”ereduko gelak sortuz, bailarako ikasle guztiek gure ikastetxean OHOko ikasketak euskaraz burutu ahal izatea lortu zen.

Horregatik, eta bide horri jarraituz, gure ikastetxean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ezarri da 1996-97 ikasturtean, Amezketa eta Ikaztegietako Lehen Hezkuntzako ikastetxeekin elkartuz.

Erantzun 1 »

Artikulu honen TrackBack-a egiteko URI-a hauxe da: http://alegiakoeskola.blogsome.com/2006/10/19/historia/trackback/

  1. ea jartzeitezuen boleiboleko txapeldunen argazkik, nik ez ditut eta gustoa ikusiko nituzke

    Comment by iepa — October 25, 2006 @ 10:52 pm

RSS feed-a mezu honen erantzunentzat.

Erantzun

e-posta helbidea beharrezkoa da konfirmazioetarako baina ez da argitaratuko. Honako HTML kodea onartzen da, HTML <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>



Anti-spam neurria: mesedez, idatzi goiko testua.







Alegiako Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza Eskola
Aralar bidez z/g 20260 ALEGIA Gipuzkoa (EH)
Telefonoa eta Faxa: 943.65.32.37
emaila: alegiakoeskola(a bildua)gmail.com