Partaideak: Eider Zubillaga, Regina Sorarrain, Tere Vara, Larraitz Tobar, Ioseba Karrera, Patxi Rojo, Elena Alustiza, Maider Zabala, Mirari Beloki, Irma Tobar, Eider Amundarain eta Feli Mujika.
Guraso Elkarteak , azaroaren 10ean egindako bileran jorratu ziren gaiak hauek izan ziren:
A. ESKOLA KONTSEILUAREN IRAUNKORRETIK SORTUTAKO GAIAK:
1. Eskola-kirolak:
Aimar koordinatzaileak bere lana utzi eta, behin-behingoz, Monikak (Kultur etxeko arduradunak) hartu du eginkizun hau.
2. Jantokia:
Azken aldian gora-behera bat izan da sukalde-jantokian, bi langile kolektiboen artean.
Bi kolektiboen lan-hitzarmenetan oinarrituta, ikastetxeko arduradunak talde bakoitzaren lanak antolatzen saiatu dira, talde bakoitzari beren eginkizunak idatziz adieraziz.
3. 2010. ekitaldiaren ekonomi auditoretza:
Urriaren 18 eta 19an, 2010 ekitaldiko (urtarrila-abendua) diru kontuen auditoretza lanean jardun zen Donostiako enpresa bateko langile bat.
Emaitza ez da oraindik heldu ikastetxera. Iristen denean kopia bat utziko digute.
4. Baratza:
Irakasle taldetik Guraso Elkarteko arduradun bat izendatzeko beharra aipatu da, informazioa trukatzeko, eta proposamenak eta erabakiak adierazteko bidea erraztuko duena. Guraso elkarteko arduradunek baratza martxan jartzeko prestutasuna adierazi dute eta irakasleek taldeekin lanean hasteko gogoa.
5. Garbitzaileen ordutegi aldaketa:
Alegiako Udalak, 2011ko urtearen amaieran argitaratutako lehiaketa publikoan, ikastetxerako eman behar den ordutegia eguneko/langileko ordu erdi batean murriztea erabaki du. Ondorioz, garbitzaileen enpresako arduradunek beren lan ordutegia aldatzea erabaki dute, 16:00etatik 22:00etara finkatuz.
Ondorioz, bi “arazotxoei” aurre egin behar izan zaie: alde batetik, Haur Txokoko begiraleak alarma itzali behar du lanean hasterako, eta bestetik, garbitzaileek ezingo dituzte komunak /aldagelak astelehen goizean garbitu, Institutuko eskola-kiroletako neska-mutilek larunbatean erabili ondoren. Intxurre Elkarteko arduradunek aldagelak txukuntzeko asmoa adierazi dute.
6. Kuotak noiz kobratuko diren:
• Guraso elkarteko kuota: Azaroaren 14an kobratuko da.
• Kirolak-pilota kuotak: Abenduaren 2an .
• Materiala: Urtarrilaren 16an.
7. Pediatri Zerbitzua:
Larrialdi baten aurrean ikasle batekin anbulategira joateko beharra gertatzen denerako, pediatria zerbitzuaren ordutegiaren galdera egin dute irakasleek:
09:00-15:00 Alegiako anbulategian.
15:00-17:00 Tolosako anbulategian.
8. Banatu edo banatzeko oharrak:
• Ikasleen eskola espedientea osatzeko orria banatu eta jaso dituzte. Batzuena falta dira eta beste batzuena zuzentzeko daude.
• Eskola-autobus zerbitzua: Eskola-garraio zerbitzuaren erabiltzaileen koadroa osatzen saiatuko dira, egunero zein ikaslek autobusa hartu eta zeinek ez zerrendatuz. Egun, begiraleei zail egiten zaie egunero zeintzuk igo behar duten jakitea.
• Hezkuntza Sailaren iritziz, eskolatik etxera haur bakoitzak zeinekin joaten den jakin beharko litzateke. Aurrerago saiatuko dira kontrol orria osatzen.
• Haur Hezkuntzako jolastokia ixteko ordutegiaz. Irakasleek berriro hitz egingo dute gaiari buruz, irtenbide bat bilatzeko asmoarekin. 16:00etan gurasoak patioan geratzen dira eta patio hori 16:00etan itxi egin behar da.
9. Sukaldeko hoditeria:
2010-2011 ikasturteak usainekin eta eltxo/elbiekin izandako arazoa errepikatu da azken hamabostaldian. Asteartean, azaroak 8, sukaldariek jakinarazi zuten “marmitaren” kanilatik berriro eltxoak eta usaina ateratzen zirela. Hezkuntza Saileko arduradunekin hitz egin zuen eskolak eta, egunean bertan, etorri zen abuztuan konponketetan jardundako langile bat. Arazoa aztertu, eta biharamunean konpontzera etorri zen. Oraingoan, arazoa kanilatik ateratzen den uraren tenperaturak sortu du (makarroiak egosteko erabilitako ur beroa ateratzerakoan), berotasunagatik hodia urtu/bigundu eta bere lekutik atera baitzuen. Hodia aldatu dute, orain artekoa baino sendoagoarekin ordezkatuz.
10. Organo Gorenaren bilera eguna (proposamena):
• Eguna: Abenduak 14 (asteazkena).
• Ordua: 16:00etan.
B. GURASO ELKARTETIK SORTUTAKO GAIAK:
1. Aralar Institutuko Guraso Elkartearen estatutuak aldatzeko edo egokitzeko proposamena:
Beste eskulekuetako erantzunak jaso ditugu. Honakoak izan dira:
• AMEZKETA: Guraso Elkarteko bi kide etorri dira bilerara. Adierazi dute gure proposamenaren ALDE daudela. Aipatu dute, Amezketako ikasle kopurua datozen urteetan ugariagoa izango dela eta orduan agian interesatuko zaiela elkartean egotea. Aukera izango dute boluntario moduan aurkezteko.
• ABALTZISKETA: Ezin izan dute bilerara etorri baina idatzia bidali dute bere aldeko erabakiarekin.
•IKAZTEGIETA: Ezin izan dute bilerara etorri baina jakinarazi digute alde daudela.
•ALTZO: Erantzuna falta da.
Organo Gorenerako (abenduak 14) erantzun guztiak jasotzeko geratu gara.
2. Eskola-kirola:
Kirol guraso arduradunak ohar batzuk adierazi dizkigu:
• Kiroletako materiala, jantziak e.a. orainarte Aimarren ardura ziren eta koordinatzaile kargua utzi duenez, erabaki da hauek gordetzen diren lokalaren garbiketa eta txukunketa sakon bat egitea (premia haundia baizegoen) eta aldi berean inbentario bat osatu da egun dauden gauza guztiekin. Horrela orain badakigu zer dagoen eta zer falta den eta zenbat. Monitoreak beren borondatez ere asko lagundu zuten eginkizun honetan eta eskertzekoa da.
• Eskola-kiroletako monitoreei zuzendutako ikastaroei buruzko informazioa iritsi da. 90 ordukoak dira (on-line). Bi txanda daude. 45 orduko formazioa eta beste 45 ordu praktikak. Prezioa: 100 euro. Bukaeran, %50 itzuliko da, aprobetxamenduaren arabera. Izen-ematea: azaroaren 4tik 20ra arte. Interesgarria iruditu zaigu eta parte hartzera motibatzeko guztion adostasunez erabaki da beka bat ordaintzea (25 €koa) ikastaroa ondo amaitu duenari. Kirol arduraduna, egun dauden monitore guztiei (9) informazioa emateko geratu da.
• Monitore batek honako eskaera egin du: bere ikasketekin lotutako praktikak aurten eskola-kirolaren bidez Aimarrekin egin behar zituen. Baina hau joan denean, bere praktikak airean geratu dira eta galdetzen du ea Guraso Elkartearen bidez al dituen egin. Kirol guraso arduraduna geratu da praktikako eskolako irakaslearekin hitzegiteko .
• Azaroaren 19an, nesken partidua (Alegia) suspenditu egin da, Loatzoko festa dela eta.
3. Baratza:
Elkarteko kide bat geratu da enteratzeko diru-laguntzak lortzeko zein elkartetara jo dezakegun.
4. Eskulan tailerra:
Sekulako arrakasta izan du. 53 ume apuntatu dira eta 3 talde osatu dira (astelehena, asteartea eta osteguna). Hasiera: azaroak 14 (12 saio). Prezioa: 45 euro/ikasleko. Kobraketa bi epetan egingo da, lehenengoa azaroan eta bigarrena urtarrilean. Eskolak ez duela kobratuko adierazi digu, beraz, Guraso Elkarteak kobratuko ditu aipatutako kuotak. Kontu zenbakiak lortzeko eskolarekin koordinatuko gara. Bestalde, guraso kide batek komentatu du ikastaroan familia bateko 3 ume apuntatzen badira, kasu horietan, bi umeen kuotak kobratzea hiru ordez. Denak ados azaldu gara.
5. Euskara eguna:
Abenduaren 3an da eguna baina aurten larunbata tokatu denez, astelehenean, abenduak 5ean eskolak jai-berezia antolatu du, arratsaldean, kultur etxean. Programa zehaztu gabe dago.
6. Heriotzari buruzko hitzaldia:
Heriotzari buruzko hitzaldia azaroaren 17an (osteguna) zehaztu da. Hizlaria: Patxi Izagirre psikologoa. Ordua: arratsaldeko 18:00-20:00. Haur txikientzako zaintza eskeiniko da, DBHko ikasleek zainduta. Guraso interesatuek izena eman beharko dute aurretik.
7. Azaroak 25. Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna:
Egun horrek duen garrantzia ikusita, eskolan ikasleekin gai hori jorratzeko egin ditzaketen lanak proposatuko ditugu, adibidez, LH-1,2,3 marrazkiak, ikurrak egin (puntu lila), lemak asmatu… eta LH-4,5,6 bertsoak, ipuinak, idazlanak…. Proposamena irakasleei jakinaraziko zaie.
HURRENGO BILERA: ABENDUAK 12 (astelehena), 18:00etan.